Intxaur pilotalekua erabilgarri, asteazkenetik aurrera

Aiurri 2020ko eka. 29a, 09:54

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez,  zabalik egongo da Intxaur pilotalekua uztailaren 1etik aurrera. Distantziak mantendu eta pilaketak saihesteko deia egin du Udalak. Musukoak erabiltzeko gomendioa ere luzatu dute.

Koronabirusak ekarritako alarma egoeraren ondorioz itxi zuten Intxaur pilotalekua, martxoak. Zizurkilgo eta eskualdeko jende asko hurbiltzen da bertara eta Udalak jakinarazi duenez, erabiltzeko moduan izango da uztailaren 1etik aurrera.

Eguraldi txarra dagoenean, haur eta gaztetxoek izango dute pilotalekua erabiltzeko lehentasuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!