Gaztezulok antolatutako irteerak

Aiurri 2020ko uzt. 15a, 10:56

Mendi-bizikletan ibiltzeko irteera antolatu du Gaztezulok uztailaren 23rako eta, uztailaren 28an, piraguismoa egitera joango dira, Tolosara. LH4 eta DBH4 arteko gazteei zuzendutako eskaintza da eta izena emateko aukera zabalik dago.

Hilabete osoko egitaraua prestatu du Zizurkilgo Gaztezulok. Eguraldi ona aprobetxatuz, egoitzatik kanpora egingo dira bi ekitaldi, Tolosako Zumardia elkartearekin elkarlanean. Hain zuzen, uztailaren 23an, ostegunean, mendi-bizikletan ibiltzeko aukera izango dute gaztetxoek. Bestalde, uretako kirolak ere probatu nahi izanez gero, uztailaren 28an, asteartean, izango dute horretarako aukera, Tolosan piraguismoa egin ahal izango baitute. Izen-emateak irekita daude, Gaztezulon bertan, 626623107 telefono-zenbakian eta Zizurkilgo udal-bulegoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!