Ainhoa Lakuntzak eta Irati Tolosak irabazi dute XII. Paleta Txapelketa

Aiurri 2020ko uzt. 24a, 10:00
Irudia: Zarauzko Hitza

Azken emaitzak (30-13) bestelakoa irudikatzen badu ere, partida lehiatua eta berdindua izan da. Ainhoa Lakuntza zizurkildarrak eta Irati Tolosa zarauztarrak lortu dute txapela eta, horretarako, lan handia egin behar izan dute.

Norgehiagoka Zarauzko Zinema pilotalekuan jokatu da. Partida gertukoek soilik ikusi ahal izan dute, izan ere, segurtasun neurri zorrotzak hartu behar izan dira egungo egoera dela medio. 

Partida nagudiaz gain, 3 eta 4. postuak jokatu dira aurretiaz; Jone Iruretagoiena-Mireia Aizpurua bikote zarauztarra Garbiñe Tijero eta Alaitz Badiolaren aurka. Tijero-Badiola bikoteak lortu du hirugarren postuan sailkatzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!