Giro bikaina Intxaur pilotalekuan jokatu ziren profesionalen partidetan

Aiurri 2020ko abu. 8a, 10:35

Goi mailako pilota partidak jokatu ziren atzo Intxaur pilotalekuan. Lehen partida Ibai Zabala-Bakaikoa eta Garmendia-Darioren artekoa izan zen. Bigarrenean, Jakak eta Albisuk Artola-Rezusta bikotearen aurka zuten. 

Lehen partidatik frontoiak betetzen hasi ziren, baina sartu ahal izateko ezinbestekoa zen maskara janztea eta eskuak garbitzea. Beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartu ziren goi-mailako pilota partidak ospatu ahal izateko.

Lehen partida Ibai Zabala-Bakaikoa eta Garmendia-Darioren artekoa izan zen. Hasieratik oso berdindua egon zen norgehiagoka, baina partida erdikaldetik aurrera Garmendiaren sendotasuna eta lehen koadroetako Darioren pilotakadak emaitzak ematen hasi ziren; gainera, Bakaikoa huts egiteak egiten hasi zen, partida eskuetatik joan arte, (22-15). 

Bigarren partidarako frontoia pilotazalez bete zen, ikusmira handia sortuz. Rezusta-Artola bikoteak garaipena eskuratu zuen hutsegite asko egon ziren partida batean (22-14). Hala ere, tanto oso politak ikus ahal izan ziren lau pilotarien aldetik. Horrez gain, atzelarien lana nabarmendu beharra dago, frontoia "laburra" izanik indarraren eta segurtasunaren erakustaldi polita eman zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!