Zizurkilgo Kultur Asteburua 2020

Altxorraren bila jokoan aritu dira goizean Zizurkilgo gaztetxoenak

Aiurri 2020ko abu. 16a, 16:20

'Aztarnei jarraitu eta herriko kultura ezagutu' izenburupean, altxorraren bila jokoan jolastu dira herriko haurrak gurasoekin batera. Herriko txoko eta baserri ezberdinetatik zehar, herriko pertsonaia ezberdinekin elkartu eta probak pasaz altxorra bilatzea lortu dute: bakoitzarentzako lepoko bat. Amaieran, Pello Mari Otañorekin bertsotan aritu dira plazan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!