Kuadrillakoentzako patata tortilla lehiaketa antolatu du Zizurkilgo festa batzordeak. Kuadrilla bakoitzetik bi pertsonek sukaldatuko dute. Kuadrillek plazan afaltzeko aukera izango dute, gehienez ere hamar laguneko mahaitan. Lan-tresnak eta osagai guztiak parte-hartzaile bakoitzak ekarri behar ditu eta 00:00etan mahai guztiak jasota egon behar dira.