Olatz Salvadorrek zabalduko du Iraila kulturala

Ainhoa Gil 2020ko ira. 3a, 12:00

Kultur egitarau oparoa prestatu du Elbarrenako Jai batzordeak, iraileko asteburu guztietarako. Kontzertuak, antzezlanak, haurrentzako ekitaldiak..., denetarik antolatu dute. Egoerak agindutako segurtasun neurriak bete beharko dira eta aforoa kontrolatu ahal izateko, ekitaldi gehienetan beharrezkoa izango da gonbidapena izatea.

Udal bulegoetan egongo dira eskuragai gonbidapenak. Pertsona bakoitzak lau gonbidapen jaso ditzake gehienez, eta ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu behar da. 71tik gorako zenbakia dutenek, eguraldi onarekin soilik erabili ahal izango dute gonbidapena.

Irailak 6, igandea

Olatz Salvadorrek musika emanaldia eskainiko du Joxe Arregi plazan. 19:30ean hasiko da emanaldia, eta beharrezkoak dira gonbidapenak.

Irailak 12, larunbata

‘Meloren bila’ izenburupean, haurrentzako pista jolasa egingo dute herrian barrena. Sei eta hamabi urte arteko haurrei zuzendutako ekimena da honakoa. Hamarnakako taldeak antolatuko dituzte, begirale batek lagunduta. Herrian zehar Melo eta bere lagunak topatzea izango da haurren zeregina. 18:00etan ekingo diote jolasari, Joxe Arregi plazatik. Parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez, Udal bulegoetan.

Irailak 13, igandea

'Impro-komeriyak', helduentzako antzezlana. 19:30ean hasiko da, Joxe Arregi plazan. Gonbidapena beharrezkoa izango da.

Irailak 18, ostirala

Bertso saioa. Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika arituko dira kantuan, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 18:30ean hasiko da saioa Joxe Arregi plazan, eta beharrezkoa izango da gonbidapena izatea.

Irailak 19, larunbata

Bingo musikatua egingo dute, gazte eta helduentzat. Kuadrillak izango dira parte-hartzaile, eta gehienez, hamar pertsona onartuko dira kuadrilla bakoitzeko. Udal bulegoetan egin beharko da izen-ematea, eta eserlekuak arduradunek antolatuko dituzte. Joxe Arregi plazan egingo dute bingo musikatua, 19:30ean hasita.

Irailak 20, igandea

‘Ikusi arte’ izenburupena, herriko artisten emanaldia. Hodei Arrastoaren zuzendaritzapean arituko dira Maria Altuna, Zigor Lampre DZ, Unai Mendizabal eta Janire San Sebastian. 20:15ean hasiko da saioa, Elbarrenako elizan.Gonbidapena behar da.

Irailak 25, ostirala

Marrazki lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egingo dute Joxe Arregi plazan, 19:30ean hasita. Lehiaketan parte har-tu ahal izateko, herriko ikastetxeetan banatuko dituzte marrazteko paperak eta Plazida Otaño liburutegian ere izango dira eskuragarri. Liburutegian bertan utzi beharko dira lanak, irailaren 14tik 19ra. Irabazleek, marrazteko materiala jasoko dute. Jarraian, argazki lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egingo dute. ‘Herriko txokoak’ izango da lehiaketako gaia. Oinarriak eskuragarri egongo dira zizurkil.eus edota labur.eus/zizurkilgoargazkilehiaketa2020 gu-neetan. Argazkiak bidaltzeko helbidea honakoa izango da: zizurkil@live.com. Irailaren 22a izango da horretarako azken eguna. Tolosako Arri Studioan argazki saioa egiteko aukera izango du lehiaketako irabazleak.

Ostiralean bertan, afizionatu mailako pilota partidak izango dira ikusgai Intxaur pilotalekuan. 21:00etan hasiko dira partidak eta Udal bulegoetan izango dira eskuragarri sarrerak.

Irailak 26, larunbata

Patata tortilla txapelketa, kuadrillentzat. Kuadrilla bakoitzeko bi kide arituko dira sukaldean. Ondoren, kuadrillak plazan afaltzeko aukera izango du, gehieneko hamar laguneko mahaietan. Lantresna eta osagai guztiak parte-hartzaile bakoitzak ekarri beharko ditu eta gaueko 00:00etarako mahai guztiak jasota egongo dira. Plazan afaldu ahal izateko, ezinbestekoa izango da kuadrillako bi kideren parte-hartzea. 19:30ean ekingo zaio txapelketari Joxe Arregi plazan, eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

Irailak 27, igandea

‘20.000 legoa itsaspeko zaborretan’, haur-antzerkia. Txalo produkzioak eskaintzen duen ikuskizuna, 18:30ean hasiko da Joxe Arregi plazan, eta aurrez gonbidapenak es-kuratu beharko dira Udal bulegoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!