2020/09/14 09:30

Ekimena

Motxila ibiltaria ekimenean parte hartzeko aukera

Motxila ibiltaria ekimenean parte hartzeko aukera
Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Plazida Otaño liburutegiko kideek jakinarazi dutenez, irailaren 14an jarriko dute berriz martxan Motxila ibiltaria. Liburu, ikus-entzunezko, jolas eta erronka ezberdinak, familian gozatzeko.

Izena emateko, liburutegira gerturatu beharko da, edo 630159263 zenbakira whatsappa bidali.

Bestetik, irailaren 14tik aurrera goiz eta arratsaldez zabalik egongo da liburutegia, baita larunbat goizetan ere.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!