Larunbatetan egingo dute aurrerantzean asteroko azoka

Aiurri 2020ko ira. 11a, 10:26

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, aurrerantzean larunbatetan egingo da azoka, Joxe Arregi plazan. Herritarrei azokara gerturatzeko aukera erraztu nahi zaie modu horretan. Bertan postua jarri nahi izanez gero, zabalik da horretarako aukera ere. Horretarako, Zizurkilgo Udalarekin harremanetan jarri behar du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!