Bingo musikatua Iraila Kulturalean

Ainhoa Gil 2020ko ira. 20a, 11:08

Giro polita sortu zen larunbat iluntzean Joxe Arregi plazan. Hainbat koadrila bildu zen bertan, bingo musikatuaz gozatzeko. Megafonia bidez  jarritako abestiak identifikatu behar zituzten parte-hartzaileek. Abesti bakoitzari zenbaki bat zegokion, eta haiekin aritu ziren bingoan. Umore onean aritu ziren jolasean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!