Danok Danenako pultsulariak, bikain

Aiurri 2020ko aza. 14a, 09:54

Jon Kepa Kortajarenak lan bikaina egin du egunotan on line formatuan jokatu den Munduko Kopan. Hamargarren postua lortu du 17 urtez azpikoen mailan, bere maila erakutsiz. Gaur, berriz, Ekaitz Kortajarena eta Mikel Alvarez A Coruñan lehiatu dira, absoluto mailako. Espainiako txapelketan. Danok Danenako kideek bidali dute informazio osoa:

Asteazken honetan, azaroaren 11n, San Martin eguna, taldekoa den Jon Kepa Kortajarenak, azaroaren 11tik 18ra on line ospatzen ari den  17 urtez azpiko Munduko Kopan parte hartu zuen Espainiako Selekzioarekin, 55 kilo kategorian.
Momentuz lortu duen postua 10. izan da. Oraindik gainbegiratze lanetan ari dira bertako teknikoak, hainbat altxaldiren bideoak zalantzak sortzen dituztelako eta kalitatea ere ona ez delako. Beraz azken berraztereta horren zain dago Danok Danena taldea, posturen bat gehiago lor dezakeen jakiteko.
Esperientzia berria eta ezberdina izan bada ere, ez da oso gratifikantea izan on line altxatze hori; pultsulari baten nahia aurrez aurre lehiatzea baita beste pultsulariekin batera.
Pultsulari honek, datorren asteko larunbatean azaroaren 21ean, San Fernandon (Cadiz) parte hartuko du Espainiako 17 urtez azpiko txapelketan.
Bestalde esan, gaur larunbata, azaroak 14, A Coruñan lehiatuko direla taldeko Ekaitz Kortajarena eta Mikel Alvarez, Espainiako Absoluto txapelketan.
Danok Danenako kideek animo eta zorte on opa die hirukoteari bi txapelketa hauetan. Gaur egungo egoerak gehiegi laguntzen ez badu ere, ziur daude duten guztia emango dutela, gogor aritu baitira lanean azken aste hauetan. Eta beraiekin lanean jarduten duen Batis entrenatzaileari ere animoak bidaltzen dizkiote, taldearen izenean. Eutsi goiari, oso ondo ari zarete eta!!
 
 
 
 
2 archivos adjuntos
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!