Gabonak 2020

Olentzero eta Mari Domingi goizean nahiz iluntzean etortzen dira Zizurkilera

Aiurri 2020ko abe. 22a, 09:30

Goizean Zizurkil Goian baserriz baserri kantuan aritu ostean, txikienekin egon ohi dira Olentzero eta Mari Domingi. Iluntzean, berriz, Joxe Arregi plazara joaten dira muxu gehiago banatzera. Gogora ditzagun aurreko urteetako une horiek Aiurrin berreskuratu ditugun argazkien bitartez.

Abenduaren 24an Zizurkilgo eskoletako haurrei egingo diete bisita Olentzerok eta Mari Domingik Pedro Mari Otaño herri eskolako patioan, 17:30etatik 19:30etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!