Gabonak 2020

Elizpe jubilatu elkarteak zozketatu ditu Gabonetako 60 loteak

Aiurri 2020ko abe. 16a, 14:06
Argazkia: Elizpe jubilatu elkartea.

Gabonetako 60 lote zozketatu ditu Zizurkilgo Elizpe jubilatuen elkarteak kuota ordainduta zuten bazkideen artean. Gaur, abenduak 16, egin dute zozketa eta bertan egon dira zuzendaritzako kideak eta bi bazkide. Saridunei telefonoz deituko diete lotea eskuratu dutela adierazteko, eta sarien bila bertara hurbildu beharko dute 11:00etatik 12:00etara bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!