Danok Danena taldea bikain aritu da Gipuzkoako Halterofiliako Txapelketan

Aiurri 2020ko abe. 19a, 19:55

Arratsaldean izan da Zizukilgo Intxaur pilotalekuan Gipuzkoako taldeen Halterofiliako Txapelketako finala. Danok Danenako kideek hartu dute parte, zehazki hauexek: Naiara Madrid, Ana Zubiarrain, Alazne Gomez, Daniela Perez, Jon Kepa Kortajarena, Ekaitz Kortajarena, Jon Rodriguez, Pablo Ucero, Eki Lizaso, Mikel Alvarez eta Jonatan Botanes.

Taldeen sailkapenean Danok Danena taldea izan da txapelduna bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan. Kirolari bakoitzaren banakako sailkapenari dagokionean, berriz, itxaron egin beharko da Zarautzeko eta Iruneko saioak amaitu arte, Zizurkilez gain bertan ere jokatu baitira txapelketako saioak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!