Gabonak 2020

Zizurkilera ere iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi

Aiurri 2020ko abe. 24a, 18:24

Aurtengoan Pedro Mari Otaño herri eskolako aterpera etorri dira Olentzero eta Mari Domingi zizurkildarrak bisitatzera. Lagun nahiz familia artean atera dituzte argazkiak eta azken orduko eskutitzak jasotzeko postontzia ere ipini dute. 19:30ak arte egongo dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!