Covid19 | Datuak egunez egun

Zizurkilen ostalaritza itxi beharko dute bihartik aurrera

Aiurri 2021ko ots. 1a, 13:29

Azkeneko bi asteetan, Zizurkilen metatu diren positiboak direla medio, herriko intzidentzia tasak goruntz egin du nabarmen eta 5.000 biztanleko herria izanik, Osasun Sailak hartzen duen erabakiaren menpe dago. 

Gaurko txostenaren arabera, Zizurkil eremu gorrian sartzea erabaki dute, beraz, ostalaritzak ateak itxi beharko ditu bihartik aurrera. Eskola kirola eta taldeko kirol jarduerei dagokiona ere eten egin beharko dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!