Iker Urruzola alkatearen adierazpenak Zizurkil eremu gorrira sartu ostean

Aiurri 2021ko ots. 2a, 15:38

Otsaileko lehen egunean sartu zen Zizurkil herria eremu gorrian. Ondorioz, tabernariek beren tabernetako ateak itxi behar izan dituzte. Iker Urruzola alkateak adierazpenak eman ditu herria egun hauek nola bizitzen ari den azalduz, eta osteguneko datuen zain agertu da egoera hobetzeko itxaropentsu.

Herrian jende gutxiago nabari daiteke tabernak ixtearen ondorioz. Ondorengo argazkiak dira horren erakusle:

Iriarte jatetxea.
Egarri taberna.
Atxulondo taberna.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!