Baratzezaintza ekologikoko prestakuntzari buruzko ikastaroak antolatu ditu Fraisoro eskolak

Aiurri 2021ko ots. 4a, 10:40
Argazkia: Fraisoroko eskola.

Orotara 3 ikastaro antolatu ditu Fraisoro eskolak otsailerako eta martxorako, batez ere baratzezain profesionalentzat.

Negutegietan eta baratzeetan landatutako funtzio-anitzeko landareak. Prebentzioa eta Osasuna zure uztetarako
Helburua landare multifuntzionalak zer diren ezagutzea da, izurriteak prebenitzeko, landare-osasunerako erabiltzeko eta beste erabilera batzuetarako (sendagaiak, gatronomikooak, ongarriak…) eta beraien ahalmen ekonomikoa ere aztertzea.

Aurrez aurreko ikastaroa izango da, batez ere baratzezain profesionalentzat. Otsailaren 9an eta 11n emango dira klaseak 15:30etatik 19:30etara bitartean (8 ordu denera). Matrikulak 40 euroko kostua du eta irakasle lanetan Clara Gutierrez egongo da.

Ohiko nekazaritza-ustiapena ekologiko bihurtzea
Helburua ekologikoan lan egiteko gakoak ikastea da: ziklo naturalak ekoizpen-sistemetan sartzeko metodologia. Aurrez aurreko ikastaroa da, batez ere baratzezain profesionalentzat.

Martxoaren 2an, 3an, 9an eta 10ean eskainiko dira klaseak 15:30etatik -19:30etara (16 ordu denera). Matrikulak 50 euroko kostua du eta Clara Gutierrez izango da irakaslea.

Landare adierazleak. Ezagutu zure lurren kalitatea eta nolakotasuna, berez hazten diren landareen bidez
Helburua lursailetan lurzororuaren osaera, egitura eta emankortasauna adirezten duten landareak ezagutzea da. Aurrez aurreko ikastaroa izango da, batez ere baratzezain profesionalentzat.

Martxoaren 23an, 24an, eta 25ean eskainiko dira klaseak 15:30etatik -19:30etara (12 ordu denera). Matrikulak 50 euroko kostua du eta Clara Gutierrez izango da irakaslea.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:

fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66 | fraisoro@fraisoroeskola.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!