2021/03/24 15:30 - 19:30

Ikastaroa

Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza

Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza
Fraisoro eskola, Zizurkil

Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza arloan, ikastaro ezberdinak antolatu ditu Fraisoro eskolak. Horietako bat da 'Landare adierazleak. Ezagutu zure lurren kalitatea eta nolakotasuna, berez hazten diren landareen bidez' ikastaroa.

Helburua lursailetan lurzororuaren osaera, egitura eta emankortasauna adirezten duten landareak ezagutzea da. Aurrez aurreko ikastaroa izango da, batez ere baratzezain profesionalentzat.

Martxoaren 23an, 24an, eta 25ean eskainiko dira klaseak 15:30etatik -19:30etara (12 ordu denera). Matrikulak 50 euroko kostua du eta Clara Gutierrez izango da irakaslea.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66 | fraisoro@fraisoroeskola.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!