Drona hartuta, argazkilari lanetan

Ainhoa Gil 2021ko api. 25a, 08:51

Korrikalari eta eskalatzailea da Dani Oikili zizurkildarra. Azken hilabeteetan berriz, zaletasun berrian murgilduta dabil; argazki ikusgarriak egiten ditu dronaren laguntzaz.

Esku batean duen lesioak zaletasun berri bat bilatzera bultzatu zuen Dani. Lagun baten dronarekin froga egin, eta aurrera egitea erabaki zuen. “Ez dakit gauzak erdi-bidean egiten. Zerbait egin nahi badut, buru-belarri egiten dut, eta halaxe egin dut honekin ere. Egia esan, ikaragarri ondo etorri zait. Eskuan mina hartuta nago, eta zenbait hilabete daramat lanik egin ezinik. Eguna oso luzea da, ez naiz geldirik egotekoa, eta gogorra egiten zitzaidan egoera hori. Dronaren kontu honek helburu berriak eman dizkit, burua lanean jarri dut, eta oso gustura nabil”, azaldu du Danik. 

Ikuspegi ezberdina

Argazki eta bideo ikusgarriak egiten ditu Danik dronarekin. “Zizurkilen bertan egin ditut argazki asko. Harrigarria da ikuspegia zenbat aldatzen den altuera pixka bat hartuz gero. Argazki ikusgarriak egin izan ditut gure auzoetan. Askotan saiakera bat baino behar izaten dut nik buruan dudan argazkia lortu arte. Oraindik asko daukat ikasteko, baina pixkanaka, trebatzen ari naiz eta ikaragarri gozatzen ari naiz”, azaldu du Danik.

 

Albistea osorik, Aiurri hamaboskariaren 581. zenbakian

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!