Maialen Lujanbio eta beste bost bertsolariak, Zizurkilgo saioan

Aiurri 2021ko abu. 16a, 15:39

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Mendizabal, Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Alaia Martin, Zizurkilen abuztuaren 15ean. Hara Maialen Lujanbiori jarritako gaia, beste bostak zirikatzeko: “Ez dugu aitortzen, baina denok gara turista motaren bat, eta Maialen, zure atzeko bostak ere bai. Bost objekturekin lotuta, turista motak zehaztuko dizkizut: pioleta, alkandora hawaiarra, selfirako makiltxoa, modan jarriko omen den Albaniako gida, eta, “hemen baino hobeto inon ez” lema idatzia. Identifikatu objetu bakoitza atzeko horiekin”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!