III.Melokotoi Errugbi Topaketa

Irune Alfonso 2021ko abu. 31a, 10:55

2021eko irailaren 4ean errugbia ikusteko aukera izango da 11:00etatik aurrera Danena futbol zelaian, Zizurkilen. Hainbat emakume taldek parte hartuko dute: La unica, Biarritz Olympique, Hernani, eta Bera Berak hain zuzen. Eskualdean errugbia ikusteko aukera askorik ez da izaten, beraz, aukera aproposa izango da errugbia hobeto ezagutzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!