Meloren asteburu kulturala luzea izango da

Aiurri 2021ko ira. 8a, 12:35

Larunbatean hasi zen Meloren asteburu kulturala emakumeen errugbi topaketarekin; bihartik aurrera asteburu luzea izango dute zizurkildarrek. 

Meloren asteburu kulturala: 

  • Irailak 9 , osteguna.
    • 11:30 ‘Melo ezagutuz’. Haurrentzako ekintza. Iraitz eta Izaro Lizarraga ‘Pli Pla’ liburuaren egileekin solasean eta jolasean, Joxe Arregi plazan. Izena eman beharko da Udal Bulegoetan, irailaren 8a baino lehen.
    • 16:30 Haur antzerkia. ‘Meri, Mari eta Lari’, Eldabe Teatroa taldearen eskutik, Aurrera plazan. (Eguraldi txarrarekin Joxe Arregi plazan). Ondoren, Txokolatada.
    • 19:00 Umorezko bakarrizketak. Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariaren eskutik, Joxe Arregi plazan.
    • 20:30 Bokata afaria Joxe Arregi plazan. Izena eman beharko da, koadrilaka, irailaren 8a baino lehen. 
  • Irailak 10, ostirala
    • 16:00 Trial bizikleta zirkuitua. Gaztetxoentzat, Danenako pasealekuan.
    • 18:00 bizikleta erakustaldia. Irene Caminos eta Jabier Alonsoren bizikleta erakustaldia, Danenako pasealekuan.
    • 19:30 kontzertua. Skabidean taldearen kontzertua, Joxe Arregi plazan. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Udal Bulegoetan. 
  • Irailak 11, larunbata
    • 11:00-13:00 erakusketa. Marrazki eta argazki lehiaketen erakusketa.
    • 13:00 sari-banaketa. Marrazki eta argazki lehiaketen sari-banaketa.
    • 13:00 Patata tortila lehiaketa. Izena eman beharko da Udal Bulegoetan, irailaren 10a baino lehen.
    • 16:30 Bingo musikatua. Joxe Arregi plazan.
    • 19:00 Antzerki-dantza ikuskizuna. ‘Gazte’ kaleko antzerki-dantza ikuskizuna (Hika teatroa eta Oinkari dantza taldea), Pedro Maria Ota“o ikastetxean. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira. Udal Bulegoetan. 
  • Irailak 12, igandea
    • 12:45 Dantza eman. Bukalai dantza taldearen emanaldia, Joxe Arregi plazan.
    • 17:30 Tonbola ikuskizuna. (Hika teatroa), Pedro Maria Otaño ikastetxean. 
    • 19:30 bertso-saioa. ‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua, Joxe Arregi plazan.
    • 21:00 Bokata afaria, Joxe Arregi plazan. Izena eman beharko da, koadrilaka, Udal Bulegoetan, irailaren 10a baino lehen. 

 

Oharrak: 

  • Ekitaldi guztiak uneko egoerak eskatzen duen osasun neurritara egokituta antolatuko dira. 
  • Pertsona bakoitzak gehienez lau gonbidapen jaso ditzake ekitaldi bakoitzeko. 
  • Gonbidapen guztiak dohakoak izango dira. 
  • Gonbidapenekin diren ekitaldietan, 15 minutu lehenago egon beharko da sarrera ziurtateko. 
  • Joxe Arregi plazako ekintzetan gonbidapenean 110etik gorako zenbakia dutenek eguraldi onarekin soilik erabili ahal izango dituzte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!