VIII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa

Irune Alfonso 2021ko urr. 4a, 11:09

Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak VIII.Pello Mari Otaño bertso paper lehiaketa antolatu du Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen elkargunearekin lankidetzan. Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra omendu eta bertso-paperen adierazpideari keinua egiteko asmoarekin. 

 

Lehiaketa lau mailatan bereizita dago:
1.- Gelen arteko maila: Tolosaldeko lehen hezkuntzako ikastaldeentzat.
2.- Gaztetxoen maila: 2006 urtean edo geroztik jaiotakoentzat.
3.- Gazteen maila: 2005 eta 2003 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne).
4.- Helduen maila: 2002 urtean edo aurretik jaiotakoentzat.

 

Bertso-paperen gaia, neurria eta doinua libre izango dira maila guztietan eta posta elektronikoz aukeztu beharko dira lehiaketara, info@hernandorena.eus helbidera urriaren 8a baino lehen. Bertso-paper lehiaketako irabazleak azaroaren 8an jakinaraziko dira nortzuk ziren eta sariak, modu telematikoan banatuko dira. Ondoren, saridunek bideoa grabatu beharko dute euren bertso sortarekin, eta Hernandorena Kultur Elkartera bidali. Bideoak abenduaren 3an argitaratuko dira hernandorena.eus web orrian eta Harituz Bertsozale Taldearen sare sozialetan argitaratuko dira euskararen egunean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!