Danok Danenako Eki Lizaso, Euskadiko txapeldun

Aiurri 2021ko urr. 18a, 12:44
Zizurkilgo Udala

Urtebete baino ez da kirol honetan sartu dela Eki, eta dagoeneko Euskadiko txapelduna izatera iritsi da. Urriaren 23an Cadizen izango da Espainiako 17 urtez azpiko txapelketan. 

Urriaren 9an, Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian Euskadiko 17 urtez azpiko txapelketa jokatu zen, eta bertan, Danok Danena taldeko kide den Eki Lizaso lehiatu zen. Lan bikaina egin zuen; egindako  6 altxaldiak balekoak izan ziren eta bere marka 15 kilotan hobetzea lortu zuen.

Euskadiko Txapelduna izendatu da eta Lizaso bera oso pozik geratu da egindako lanarekin; aipatuz bere lehen urtea dela kirol arlo honetan. Datorren astean, urriaren 23an, Cadizen (San Fernando) izango da Espainiako 17 urtez azpiko txapelketan, entrenatzailea duen Batis Kortajarenarekin batera.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!