"Elefantea eta bere lagunak" ipuin-kontaketa berezia

Aiurri 2021ko urr. 21a, 10:00

Ipuin-kontaketa berezia izango da, larunbat honetan,  hilaren 23an, Plazida Otaño liburutegian. Zizurkilgo emakume nigeriarrek osatutako Divina elkarteak "Elefantea eta bere lagunak" ipuina eskainiko du. Ixabel Agirresarobeak kontakizuna euskaraz egingo du, eta ondoren, Toyin Badmusek yoruba hizkuntzan kontatuko du ipuina. Beraz, bi hizkuntzatan ipuina entzun eta gozatzeko aukera egongo da. Ondoren, saioa borobiltzeko, trentza tailerra izango dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!