KORRIKA

KORRIKAko saski berezien irabazleak

Aiurri 2024ko mar. 23a, 23:55

Adunako Korrika Batzordeak herriko produktuz osatutako hiru saski zozkatu ditu eta gaur bertan banatu dizkie saridunei.

Salgai izan dira boletoak Adunako tabernan eta Aburuza eta Zabala sagardotegietan. Zenbaki guztiak saldu dira, eta saridunak martxoaren 22ko ONCEko zozketa aintzat hartuz aukeratu dira.
Hauek izan dira saridunak:

  • Ainhoa Arruti.
  • Jose Mari Sarasola.
  • Egoitz Aburuza.

Adunako Korrika Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie produktuak eman dituzten ekoizleei, zenbakiak saltzen lagundu digutenei eta zenbakiak erosi dituztenei. Korrikaren aldeko ekarpena egin dute, modu horretan.

Saski dotorea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!