Bihar egingo da larre irekiera ekitaldia, Komizar parkean

Aiurri 2024ko api. 30a, 11:50

Guztira 971 abelburu larretuko dira aurten Amasamendin. Bihar goizean, 11:00etan hasita egingo dute larre-irekiera ekitaldia eta ondoren, musikarekin girotutako hamaiketakoa egingo dute.

Herriko ganaduzaleen eta Udalaren arteko elkarlanaren bidez antolatzen dute larre-irekiera. Komizar parkean egingo dute ospakizuna, 11:00etan hasita.  Aurten, guztira, 971 abelburu larreratuko dira; 748 ardi, 134 behi, 58 zaldi eta 31 ahuntz.

Aurten ere Amasamendiko abeltzainen ganaduak onura publikoko larreetan pasako du uda garaia, eta 4-5 hilabetez larre batetik bestera mugituko da. Udalaren webgunean argitaratuko den maparen bitartez ganadua zein eremutan dagoen ikus daiteke. www.villabona.eus webgunean sartu eta Abereen kokapena larre publikoetan izeneko bannerrean klikatuz gero, herriko mapa zabalduko da. Bertan kolore berdez dauden eremuak herriko larre publikoak dira, eta gorri kolorez markatuta azaltzen den eremua momentu horretan abereak dauden esparrua da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!