Gau Beltza | Andoain

Beldurraren pasabidea igaro eta gero, gaztainak opari

Aiurri 2023ko urr. 25a, 07:00

Beldurraren pasabidea antolatuko dute, beste urte batez, Irunberri elkartean. Bada iragarri beharreko albistea: Beldurraren pasabidea igarotzen duenak gaztainak jasoko ditu opari modura. 

Goikoplazan txokolate beroa eta bizkotxoa eskainiko dira, Batzokia elkartearen eskutik. Glutenik hartzen ez dutenentzat ere bizkotxoak izango dira. Kale Nagusian, Irunberri elkartearen eskutik gaztain-erreak jan ahal izanog dira. Eta Etxeberrieta plazan, azkenik, taloa. Udazken beteko jakiak, beraz, aurtengo Gau Beltzan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!