Gau Beltza | Andoain

Urki dantza taldeak saio ikusgarria eskainiko du, Goikoplazan

Aiurri 2023ko urr. 28a, 09:14

Argazkikoaren antza izango du Urkiren agerpenak. Argazkia: Barren.

Ikusgarria izango da Urki dantza taldeak Goikoplazan eskainiko duen saioa. Kide ugari elkartu dituzte, egun berezirako. Iluntzeko 19:00ak hortxe-hortxe direnean, gaua bertan dela, dantza saioa eskainiko dute.

Goikoplazan, txokolate beroa, eta bizkotxoez gain, Gau Beltzari hasiera emateko ikuskizuna izango da. Maizorri txalparta taldekoek ekiten diotenean hasiko da aipatu ikuskizuna. Jarraian, antzezle-talde batek Gau Beltzan murgilduko gaitu eta, ondoren, Urkik saiotxoa eskainiko du. Ikusgarria izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!