#A30 Greba Feminista Orokorra

Zaintza hizpide izango dute Basteron, mugimendu feministak antolatu duen solasaldian

Jon Ander Ubeda 2023ko aza. 22a, 07:49

Badira urte batzuk zaintzari arreta berezia eskaintzea premiazkotzat jotzen duela mugimendu feministak. Gaurkoan, Greba Feminista Orokorraren baitan, mahai-ingurua antolatu dute Bastero Kulturgunean. 18:30ean hasiko da.

Populazioa zahartzen ari da, azken hamarkadatan. Horrek eragin zuzena du mendekotasuna dutenen indizean. Haiek guztiak zaintzeko premia dago, eta gehienetan ardura hori emakumeengan geratzen da. Etxekoa izan, nahiz kanpotik etxera ekarritako langilea izan, erantzukizun handiko zeregina da. Merkatuaren legeari erreparatuta, ordea, oso baldintza kaskarretan ari dira lanean zaintzaileak. 

"Zergatik Greba Feminista Orokorra? Zaintzaren alderdi ezberdinak jomugan" izenburupean, bost lekukotza jasoko dituzte gaurko solasaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!