#A30 Greba Feminista Orokorra

Grebaren xehetasunak aurkeztuko dituzte gaur arratsaldeko agerraldian

Jon Ander Ubeda 2023ko aza. 23a, 08:32

Gaur zortzi, Greba Feminista Orokorra deituta dago Euskal Herrian. Andoaingo greba-komitea zeregin betean murgilduta dabil. Atzokoan, zaintza ardatz zuen mahai-inguru mamitsua antolatu zuten Bastero Kulturgunean. Jone Larrañaga kazetariak, ohi duenez, maisuki bideratu zuen. Gaurko agerraldia deitu dute Plaza Morean, greba eguneko xehetasunak eskaintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!