Zabalik dago Galardi Haurreskolan izena emateko epea

Aiurri 2024ko urt. 8a, 12:00

Galardi Udal Haurreskolaren 2023-2024 ikasturteko azken matrikula epea zabalik dago, datorren urtarrilaren 20ra bitarte.

Oraingo honetan egongo da aukera haurrak matrikulatzeko, eta martxoa, apirila, maiatza eta ekainean hasiko diren haurrek eman dezakete izena.

Bastero Kulturgunera jo behar da, horretarako. Hauxe da eskatzen duten dokumentazioa:

  • Eskaera orria beteta.
  • Aurreko urteko errenta aitorpenaren kopia edo jasotako diru sarrera gordinen ziurtatua (gurasoetakoren batena).
  • Haurrak bere adinerako txertoak dauzkala egiaztatzen duen ziurtagiri medikua. Zaintza berezia. beharko balu, alergiak, intolerantziak eta bestelakoak, bertan ja- soko dira.
  • Famili liburuaren kopia (haurra azaltzen den orriarena).
  • Famili ugariaren tituluaren kopia, izanez gero.
  • Andoainen erroldatuta ez balego, elkarkidetzako ziurtagiria.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!