Musika Eskolako helduen abesbatzak Erriberrin abestuko du, larunbatean

Aiurri 2024ko api. 18a, 13:11
Udal Musika Eskolako helduen abesbatza, 2022ko Sanjuan jaietan

Nafarroan, Erriberri herrian kantaldia eskainiko du Katrin Iturraldek zuzentzen duen Udal Musika Eskolako helduen abesbatzak, datorren larunbatean; hain zuzen, Klarisen elizan izango da, 19:00etatik aurrera, Olite-Erriberriko Musika Eskolak antolatuta.

Ez daude geldirik egoteko Iturralderen gidaritzapean abesten duten Musika Eskolako gainerako abesbatzak, eta alde horretatik, gogoratu behar da Gazteen abesbatzak Barakaldon Kantu-Topaketan parte-hartu zuela, bertako Schola Cantorum Gaztearekin batera, apirilaren 14an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!