“Pozik gaude”

Jon Ander Ubeda 2024ko api. 21a, 23:14

Imanol Goenaga Andoaingo EAJ-PNVko bozeramailearen balorazioa jaso du Aiurrik.

“Andoainen, esaterako, 2020an jasotako boto-kopurua gainditu dugu. Andoaingo bigarren indarra modura kokatu gara eta joera ezkorra irauli dugulakoan gaude. Goranzko joera hartzen ari gara. Beraz, pozik gaude 1600dik gora boto jaso ditugulako. Eskerrak eman nahi dizkiogu gure proiektuari babesa eta konfiantza eman dieten andoaindar guztiei. Poza bikoitza da Euskadin lehenbiziko indarra garelako. Hauteskunde hauek irabazi ditugulako. Sortu diren zalantza guztien aurrean Euskadik konfiantza eman diolako EAJ-PNVri herri hau gidatzeko. Kanpainan esan dugun bezala, eguneroko lanean, Euskadi hobe baten alde jarraituko dugu lanean. Proposamenak aurrera aterako ditugu, politika modu baikorrean egitean. Herriak lidergoa EAJ-PNVri eman diolako pozik gaude”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!