"EH Bilduk Andoaingo hautes-mahai guztietan irabazi du"

Jon Ander Ubeda 2024ko api. 21a, 23:20

Jon Zulueta EH Bilduko bozeramaileak gaurko hauteskundeen balorazioa egin du.

"Andoaingo emaitzei erreparatuta, oso pozik gaude. Sekulako emaitzak izan dira, %42ko botoak jasoz. Igoera oso handia da, 2020ko hauteskundeekin alderatuta. Argi eta garbi ikusten dugu Gipuzkoan EH Bilduk izan duen gorakadan Andoainek egin duela bere ekarpena. Azpimarratu nahi dugu Andoaingo mahai guztietan irabazi dugula, eta horrek adierazten du EH Bildu Andoainen egonkortu eta kontsolidatu egin dela. Herritarrek konfiantza osoa dute EH Bildurengan. Bihartik aurrera lanean jarraituko dugu. Eskerrak eman, bukatzeko, kanpainan lanean aritu diren kideei eta, nola ez, botua eman duten herrikide guztiei”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!