Asteburuan jokatuko dira futbito txapelketako finalerdiak

Aiurri 2024ko api. 22a, 13:21

Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako futbito txapelketa martxoaren 1ean hasi zen eta apirilaren 30ean, asteartean, amaituko da, Santakrutz jaien hasierarekin.

Asteburuan, finalerdiak jokatuko dira Ondarreta Herri Eskolako zelaian eta, asteartean, Santakrutz jaiak astearekin batera, finala egingo da. Ordua zehazteke dago, baina arratsaldean izango dela jakinarazi dute.

Hainbat taldek parte hartu dute txapelketan, argazkietan ikus daitekeenez. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!