Greba mugagabean dira CIE Orbelan Plasticos enpresako langileak, hitzarmen duin baten alde

Aiurri 2024ko api. 22a, 13:26
Irudiaren jabetza: ELA sindikatua

CIE Orbelan Plasticos-eko langileek greba mugagabea hasi dute gaur, Enpresa Hitzarmen duin baten alde. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, grebak erabateko jarraipena eduki du eta Andoaingo zein Anoetako tailerrak itxita daude.

ELA sindikatuak honako ohar hau helarazi du:

Hilabeteetako negoziazioaren ondoren, enpresak planteatutako azken proposamenak ez zituen plantillaren  eskaerak jastzen, eta, beraz, apirilaren 13ean izandako langile asanbladak erabaki zuen gaurtik aurrera greba mugagabea hasiko zutela.

Feminizatuta dagoen plantilla honek, soldaten igoeratan, gauen prezioetako igoeratan, lanaldi jeitsieran eta lan poltsen orduen jeitsieran jarri dute ardatza borroka honetan besteak beste. Alde batetik, soldaten duintasunaren defentsan borrokatzen dute eta bestetik, enpresak orduekin poltsarekin duen erabileraren alde bakarreko gaitasuna  mugatzea.

Langile hauek ongi ezagutzen dute jada antolakuntzaren boterea eta borroka; izan ere, 2022an greba mugagabean zeudela eta 4 eguneko grebaren ondoren, enpresako hitzarmen kolektibo garrantzitsua lortu baitzuten.

Azkenik, esan behar da ELAk gogor borrokatuko duela Hitzarmen Kolektibo duin baten alde, gure eskaerak jasoko dituena, hori baita kolektibo horrek pairatzen duen prekarietatearen aurka borrokatzeko modu bakarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!