Andoaingo parrokiek aparteko bilera deitu dute ostegunerako

Aiurri 2024ko api. 23a, 11:23
San Martin parrokiak Anbrosia Olabide eraikinean daukan egoitza

Andoaingo hiru parrokiek (San Martin, Santa Kruz eta Sorabillako San Martin) deialdia egin diete herritarri aparteko bilera batean parte har dezaten. San Martin parrokiak Anbrosia Olabide eraikinean daukan egoitzan egingo da bilkura, apirilaren 25ean, ostegunarekin, 18:00etatik aurrera.

Donostiako Elizbarrutiko Mikel Aranguren bikarioa eta beste zenbait ordezkari bertan izango dira. Ostegunerako antolatu duten bilerak Donostiako Elizbarrutiak abian jarri duen Bidean izeneko hausnarketa prozesuarekin du zerikusia, batik bat.

Azken aldian, Elizbarrutian mintegia burutzen ari dira, emakumeek, etorkizunean, Elizaren instituzioan hartu beharreko tokiaren inguruan gogoeta egiteko. Hainbat adituen (teologoak, soziologoak, historialariak…) hitzaldiak ematen ari dira mintegi horretan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!