Festa piztu zen Zurrut klubak bigarrengo mailara igoera lortu eta berehala

aiurri 2024ko mai. 5a, 00:56

Allurralden Bergarari 60-58 irabazi ostean, Zurrut saskibaloi klubak datorren denboraldian Gipuzkoako bigarren mailan jokatzeko eskubidea eskuratu zuen atzo. Norgehiagoka bukatu bezain pronto, festa galanta piztu zen kantxan ez ezik, baita ere harmailetan, denboraldi osoan hutsik egin ez duen Allurraldeko Banda sutsu eta zalapartatsuaren eskutik. Bandako makina bat kide kantxara jaitsi zen agudo batean, pozak txoratzen, igoera jokalariekin ospatzeko. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!