Parketarrak egitasmoaren edizio berria hastear da

Aiurri 2024ko mai. 7a, 13:17

Goikoplazan eta Zumea plazan, euskaraz jolasean aritzeko aukera izango da maiatzeko hainbat arratsaldetan.

PARKETARRAK egitasmoa, maiatzean, Goikoplazan eta Zumea plazan:

  • GOIKOPLAZAN: maiatzak 7, 14, 21 eta 28.
  • ZUMEA PLAZAN: maiatzak 8, 15, 22 eta 29.

Adin-tartea

  • 3-5 urte bitartekoak: 17:15-18:15.
  • 6-9 urte bitartekoak: 18:15-19:15.

Egitasmoaren ardatzak hauexek dira, Udalaren arabera: "Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea, euskaraz aritzeko bilguneak sortzea eta, azkenik, auzoko eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea".

Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!