Gabonak | Aiztondo

"Ez gara jaitsiko" ikuskizuna Asteasura iritsi da

Aiurri 2024ko urt. 2a, 19:16

Porrotx, Marimotots eta konpainia ikuskizun berriena aurkeztera hurbildu dira, gaurkoan, Asteasura. "Ez gara jaitsiko" muntaia berrienak ingurumenaren aldeko mezuan sakondu nahi du, beste hainbat balore sustatzearekin batera.

Gabonetan ekimen betean izan dira pailazo ezagunak. Urteko lehen saioa Aiztondo bailaran eskaini dute. Asteasura inguruko herrietako haur eta familia ugari hurbildu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!