Urdaibai bird centerrera irteera, apirilaren 27an

Aiurri 2024ko api. 17a, 20:59

Urdaibai Bird Centerrera irteera egingo dute asteasuarrek. Udaberriko irteera izango da honakoa eta apirilaren 27an egingo da.

 

Goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa Asteasutik, eta bisitaldia egingo da 11:00etatik 13:00etara. Sei euroko kostua izango du bisitak eta 45 euro Lezika jatetxean egingo den bazkariak. Autobus zerbitzua udalaren kontura joango da.

Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, udaletxera edo kultur etxera jo behar da. kultura@asteasu.eus helbidera idatzita edota 626 23 58 84 telefono zenbakira deituta ere egin daiteke izen-ematea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!