Asteasuko Xirimiri taldearen irteera

Ainhoa Gil 2024ko mai. 8a, 12:38

Xirimiri taldeak urteko bigarren irteera antolatu du maiatzaren 12rako. Honako ibilaldia egingo dute: Altzuruzelai – Kortaberri baserria – Alzola – Urruztumeko punta – Pagoetako gurutzea – Lizarra – Sagastizabalgo elurzuloa – Azpitarteko harrobia – Herniotxiki – Altzuruzelai mendi itzuli  zirkularra

08:15etan abiatuko da taldea, Asteasuko plazan eta 4:30- 5:30 inguruko ibilaldia izango da.

Ibilaldiaren ondoren bazkaria Santa Marina elkartean. Bazkarirako izena emateko bidali Whatsapp mezua 610 612 798 zenbakira, ostirala baino lehen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!