2011ko uholdeak. Gogoan hartzeko irudiak.
Euriteak gainezka egin zuenekoa

Aiurri 2021 aza 07 Andoain

Azaroaren 6an hasi zen ibaien ur maila nabarmen igotzen, eta uholdea 7an sortu zela esan daiteke. Santa Krutz zubi inguruan ez ezik, baita beste auzo batzuetan ere urak gainezka egin zuen. Arazoak sortu ziren Sorabillan, Kaletxikin eta Bazkardon.