Abiatzear da errentaren gaineko zerga-kanpaina

Aiurri 2024ko api. 2a, 09:00
Artxiboko irudia.

Gipuzkoan bizi diren biztanleen errentaren gaineko kanpaina bihar abiatuko da, autolikidazio proposamenaren aukera hautatu dutenen kasuan. Emaitza ikusteko aukera izango baitute, Ogasunaren webgunean.

2023. urteko datuen gainean egiten da errenta aitorpena, eta hiru modutara egiten da: Autolikidazio proposamena, Mekanizatua eta Internet (partikularrak eta ordezkari profesionalak) delakoa.

Autolikidazio proposamenak ikusteko aukera asteazkenean  (apirilak 3) aktibatuko du Foru Ogasunak, eta astelehenetik aurrera (apirilak 8) onartu ahal izango dira.

Autolikidazio proposamenak ikusteko aukera asteazkenean  (apirilak 3) aktibatuko du Foru Ogasunak, eta astelehenetik aurrera (apirilak 8) onartu ahal izango dira. Aldundiak emandako datuen arabera, iaz Gipuzkoan 269.344 proposamen bidali ziren eta haietatik 224.487 proposamen onartu ziren, bidalitakoen % 83,3.

Mekanizatua apirilaren 16an abiatuko da. Gipuzkoa.eus webgunean azaltzen denez, “modalitate horretan zergadunak dokumentazioa Errenta Mekanizatuko Bulego batean aurkeztu eta teknikari batek autolikidazioa egiten laguntzen dio”.

Internet modalitalea delakoa egiteko, 2023ko urritik aurrera, identifikazio eta sinadura elektronikorako BakQ ziurtagiria beharko da Ogasun eta Finantza Departamentuaren zerbitzu elektronikoetara sartzeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!