Larunbatean Berria txapelketako finalerdiak jokatuko dira Galarretan

Aiurri 2024ko api. 9a, 11:56

Larunbatean, 16:30ean hasita, Berria txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Tartean dira, Aritz Eskudero andoaindarra eta Jon Irazu adunarra.

Lehen finalerdia, Jabalera-Goikoetxea eta Zaldua-Eskudero bikoteen artekoa izango da. Tartean, Loitegi-Barrenetxea eta Ezkurra-Juanenea bikoteek jokatuko dute. Ondoren, hirugarren partidan, beste finalerdia jokatuko da, Gurrutxaga-Aiestaran eta Zaldua-Irazu bikoteen artean. Bi finalerdiak hiru set-etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!