Euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak

Aiurri 2024ko api. 18a, 07:00

Euskara sustatzeko diru-laguntza deialdia argitaratu berri du Andoaingo Udalak. Onuradunak merkatariak, aisialdiko begiraleak eta udako ikastaroetako ikasle gazteak izan daitezke.

Laguntza lerroak:

  • Merkataritzan eta ostalaritzan errotulaziorako nahiz webgune eta programa informatikoetarako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik izango da, apirilaren 22tik ekainaren 16ra bitartean.
  • Hogeita hamar urtetik beherako andoaindarrek eskatu ahal izango dute dirulaguntza Udako Unibertsitateetan egiten diren ikastaroak egiteko.
  • Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua eskuratzeko ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskatu ahal izango dira irailaren 11tik urriaren 14ra.

Azken horri dagokionez, eskaerarekin batera ziurtagiria, ordaindutako matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren xehetasunak ziurtatzen dituen agiria aurkeztu beharko ditu. Udalak 12.500 euro aurreikusi ditu dirulaguntza lerro honetarako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!