Botua eman aurretik, hainbat galderei erantzuna

Aiurri 2024ko api. 19a, 07:00

Botoa eman al dezaket nire NANa, pasaportea edo gidabaimena iraungita badago? Posta bidezko botoa eskatu dut bozketa-egunean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egongo nintzela pentsatuz, baina azkenean ez dut joan behar. Botoa ematera joan al naiteke dagokidan hauteskunde-mahaira?

Zein da bozketa-ordutegia?

09:00etatik 20:00etara.

Botoa eman al dezaket nire NANa, pasaportea edo gidabaimena iraungita badago?

Bai. Bozka dezakezu agiri horiek iraungita egonda ere, baldin eta horietan hauteslearen argazkia ageri bada.

Bozka al dezaket NANa berritzeko frogagiriarekin?

Ez, agiri horretan ez baita hauteslearen argazkia ageri.

Posta bidezko botoa eskatu dut bozketa-egunean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egongo nintzela pentsatuz, baina azkenean ez dut joan behar. Botoa ematera joan al naiteke dagokidan hauteskunde-mahaira?

Ez. Posta bidezko botoa eskatuz gero, botoa postaz eman edo ez eman, debekatuta dago hauteslekura bertaratuz bozkatzea.

Zenbat hauteskunde-barrutia daude?

Hiru lurralde historikoekin egiten dute bat: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Zenbat ordezkari dira denera?

75. Lurralde historiko bakoitzeko ordezkari-kopuru berdinak izan behar dira, 25 dira probintzia bakoitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!