Ekaitz Cortajarena eta Andres Rubiños, Espainiako Master Txapeldunak

Ainhoa Gil 2024ko api. 19a, 10:18

Apirilaren 13an eta 14an Espainiako Master txapelketa izan zen Alacanten. Denok Danena halterofilia taldetik, Lidia Martón, Ekaitz Cortajarena, Andres Rubiños eta Aitor Tecedor izan ziren, emaitza ederrak lortuz.

Ondorengoak lortutako emaitzak:
Ekaitz Cortajarena - +35 - 61 kg. kategorian - Txapelduna
Andres Rubiños - + 45 - 67 kg. kategorian - Txapelduna
Aitor Tecedor - +45 - 96 kg. kategorian - Zuri
Lidia Marton - +35 kg. kategorian - 4. postua
 
Ekaitze Cortajarenak marka berriak ezarri zituen: Abiadan 99 kilo, bi denboratan 121 kilo, total olinpikoan 220 kilo.
 
Bestalde, larunbat honetan, apirilak 20, Villabonako Olaederra kiroldegian Gipuzkoako Absoluto Txapelketa izango da egun osoz, goiz eta arratsaldez, goizeko 9:30ean hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!